Lo egin

Aintzina ikazkin eta errementariek lanean gogotik jardun zuten tokian

Aintzina ikazkin eta errementariek lanean gogotik jardun zuten tokian, egun isiltasuna nagusi da eta abagune honetan Antsotegi Hotelak tarifa bereziekin ateak ireki nahi dizkizu.

Ehun urtedun harri eta egurrezko zutabea egongelak hartzen du bere baitan, non egotearen plazerra sentitzeko aukera paregabea bizi daitekeen. Honen inguruan izate berezia duten 15 logela independiente dakuskizu. Jangelan nagusian, oraindik olagizonaren ohiartzun hotsak entzun daitezke; aintzina burdinola zena, egun lan bileretarako zein euskal sukaldaritza berritik sortutako janari ederrez gozatzeko leku paregabea da.
Antsotegin, garaikideak eta aintzinakoak elkar hartzen dute, 30-40ko langile taldeei erraztasun eta erosotasun guztiak goiz zein gaueko egonaldian eskaintzen zaizkielarik.

Mendi malkartsu eta milaka urtetako basoen berdeak, itsasoa gertu somatzen duten ibaiekin batera, arnasaldi aberasgarriak eskaintzen dituzte inguru natural batean aisialdiaz gozatu eta lana arintzen lagunaraziz. Gainontzekoaz, gizatalde profesionala arduratzen da, orain bost urte familia baten inguruan sortua eta egun hau guztia zuekin banatu nahi duena.

© 2017 SUSTRAIAK NATURA   ·   sustraiaknatura@gmail.com

edo

Sartu zure kredentzialak

Ahaztu egin xehetasunak?