Empresak

Errealizatu zaitez pertsona giza eta erarik eraginkorrenean sustraiak naturaren eskutik!!!!

Sustraiak Naturak eta Antsotegi hotelak ww.antsotegi.com elkarlanean ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu. Gure eskaintzarekin, erlaxatu,deskonektatu eta bazkari edota afariak egin ahal izango dituzue, beti ere ekintzarik onenekin lagunduta. Gure jarduerak hotelean bertan zein eskualdean ditugun lekurik zoragarrienetan egiteko aukera izango duzue, Lea Artibain ditugun paisaiarik ederrenekin gozatzearekin batera.

Gure lan talde profesionalarekin, puenting egin ahal izango duzue estatuan dagoen lekurik ederrenetako batean, kantauri itsasoaren gainean salto eginez, edota espeleologia Lamien leizean, mitologia istorioz beteriko leku paregabea.

Eskaintzen ditugun ekintzak multiabentura ekintzak dira.Beharrizanaren arabera talde lana zein norbere burua gainditzeko ariketak proposatzen ditugu,banakako erronketan gure gorputzaren gainditze lana egingo dugu gure burua frogan ipiniz eta talde lanean, berriz, kooperazioa eta elkarkidetza sustatuko ditugu jardunaldi ahaztezin bat bihurtuz.

Koaching, herri kirolak edo gure gymkana berezitik kanpo, norbere gaitasun pertsonalak jokoan ipiniko ditugu, tirolinaz, eskaladaz, jumareatzeaz, tibetar zubietaz gozatuz, zein XIV. mendeko burdinola zenaren Antsotegi hoteleko andapara gainetik zeharkatzen duen  bia ferrata bat eginez.

Ez ezazu galdu gure ekintzez gozatzeko aukera hau eta galdetu ditugun deskontu bereziez.

© 2017 SUSTRAIAK NATURA   ·   sustraiaknatura@gmail.com

edo

Sartu zure kredentzialak

Ahaztu egin xehetasunak?